XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bestelako Medikuak Ospitalez kanpoko zentruetan formazioan dauden BAMEak eta alergologoak sartzen dira hemen.

Bestelako Pertsonal Sanitarioa Botikariak eta albaiteroak sartu dira hemen.

KONTSULTAK Kontsultatzat ematen da, zerbitzu-baliatzaile orok ospitalez kanpoko atentzio-ekipoko edozein arduradunekin indibidualki manten dezakeen harreman profesional bakoitza.

Kontsulta berri bezala kontsideratzen da, pazientea prozesu konkretu baterako lehenbiziko aldiz joaten den hura; prozesu horren barneko ondorengo kontsultak segidakoak kontsideratzen dira.

Kontsultak Guztira Mediku orokorrek, pediatrek eta espezialistek egindako kontsulten batura.

Nahiz etxebizitzetan edo zentrutan eginak nahiz berriak edo segidakoak izan.

Ez dira barne hartu bestelako sanitarioak hau da zonako SUTek, emaginek, fisioterapeutek, psikologoek egindako kontsultak.

Laborategiko determinazioak eta erradiografiak ez dira kontsultatzat ematen.

LABORATEGIKO DETERMINAZIOAK Lagin guztien aldean egindako determinazioen guztizkoa.

ERRADIOGRAFIAK Egindako erradiografia guztiak jasotzen dira.

KUPOA (Gizarte-Segurantzako Zentruak) Mediku bakoitzak esleituak dauzkan Osasun-Asistentziarako eskubidearen titularren (kartilen) kopurua.

ZERBITZU OSAGARRIAK Analisi kliniko, erradiologia, famili plangintza, toxikomania eta drogamenpetasun, adimen-osasun, urgentzia eta kirurgia txikiko zerbitzuen kopurua jasotzen du.

Kontutan hartu gabe zentru monografikotan edo bestelako prestazioak ere egiten dituzten zentru balioanitzetan kokatuak dauden.

Zerbitzu baldintzarekin betetzen du, bertako arduradun bezala gutxienez mediku batekin kontatzen duen hark.